
San Fermin jaietarako hilabete eskas gelditzen den honetan, hasi da Iruñea prestaketa lanetan.
Astelehen honetako goizeko 10.00ak aldera hasi dira Garesko Aldatz Remiro enpresako arotzak entzierroetan segurtasun neurri gisa erabiltzen diren hesiak prestatzen.
Santo Domingoko ukuiluan hasi dira muntaketa lanekin, entzierroan zezenak irteten diren gunean hain zuzen. Pixkanaka, ibilbidea osatzen joango dira.
Uztailaren 5ean espero da lanak bukatzea.
Orotara, 900 zutoin, 2.700 ohol eta 75 ate inguru erabiliko dituzte, entzierroaren ibilbideak dituen 850 metroetan barrena.
Hiru langile ibiliko dira Sanferminak bitarte hesien muntaketa lanetan. Jai egunak iristean, ordea, laurogei langile behar izaten dira eguneroko lanetarako.

Euskal Herria
Pide judicialmente no repetir curso con tres suspensos, tras la polémica resolución de la PAU

Euskal Herria
Ha cambiado el viento y, si se acierta, no es imposible ganar el pulso a la derecha

Euskal Herria
Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Euskal Herria
Esther anbulantziaz etxegabetu dute Atxurin, Alokabideren eraikin batetik

Euskal Herria