NAIZ.INFO
BILBO

Buruz Buruko finala Bilbon jokatuko dela baieztatu dute

Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko da datorren hilaren 23an Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujoren arteko Buruz Buruko txapelketaren finala.

Buruz Buruko txapelketak badu finala jokatzeko gunea. Bilboko Bizkaia frontoian izango da neurketa datorren hilaren 23an, Enpresen Ligak baieztatu duenez. Bertan, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo izango dira aurrez-aurre.

Bi pilotariek jokatzeko moduan daudela adierazi dute, finaleko eguna ez dela aldatuko dirudi, beraz. Bihar hasiko dira sarrerak saltzen, 130 euron kantxakoak eta 40 euron goiko pisutakoak.

Olaizolak Urrutikoetxea menderatu zuen finalerdietan, Irujok, aldiz, Oinatz Bengoetxea.