Donostian eskainitako agerraldi batean, Pernando Barrena eta Amaia Izko Sortu heledunek «foruen deusestatze prozesuen hika-mikari» buruzko analisia egin dute, haien ustez hori delako Kontzertu Ekonomikoaren inguruko eztabaidak bilatzen duena.
Sortuk, alderdi independendentista izaki, indenpendentziaren aldeko hautua berretsi du, burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala delako «euskal herritarrok herri gisa aurrera egiteko dugun berme bakarra».
Kontzertu Ekonomikoen formatua, Estatuarekiko barne harreman bat den heinean, «apurtu» nahi dutela nabarmendu dute Barrena eta Izkok. «Estatu espainiarrarekiko defendatzen dugun harreman modelo bakarra, loturak ahalik eta azkarren apurtzea ahalbideratuko diguna besterik ez da», azpimarratu dute.
Zentzu horretan, «higiene demokratikoarengatik», argi utzi dute ez dutela onartuko «Espainian egon ala ez egotea erabakitzeko galaraziko digun formula, federala izan ala dena delakoa izan».
Herritar kataluniarren independentziaren aldeko borrokarekin bat egin ondoren, Estatu espainolarekiko «menpekotasun politikoa eta honek dakarren espoliazio ekonomikoa» ez dela kontzertu edo hitzarmen baten formulekin konpontzen ohartarazi diete. «Ez daitezela engainu horretan erori. Horrelako formula batek Katalunia Espainiari lotuta mantentzeko besterik ez du balio», azaldu dute.
Konponbidea bai Euskal Herriarentzat bai Herrialde katalanentzat burujabetza politiko eta ekonomikoan datzala argitu dute Barrena eta Izkok, «eredu sozial justuago eta babesleago bat hautatzeko».
Gaur egungo testuinguru politikoan «mito forala gezur hutsa» dela adierazi dute, eta gaineratu «foralitatearen forma duten eskubide historikoak herri honek garai batean izandako eta indarrez ebatsiriko burujabetzaren arrasto» direla.
Horrez gain, Sortuk nabarmendu du «oso esanguratsua» dela eztabaida hau «posizio zentralista atzerakoietatik» abiatzea, «hain zuzen ere Euskal Herriko zein Kataluniako aldarrikapen subiranistek Estatu espainoleko marko konstituzionala gainditu dutenean».
Adierazgarritzat jo dute, gainera, EAEko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Konbenioa bertan behera uzteko proposamenea «errealitate katalanetik geroz eta urrunago» dagoen PSCko Pere Navarrok plazaratu izana, «bere herrikideei soluzioak emateko ezintasun politikoa estali nahian».
Zentzu horretan, ohartarazi dute «Madrilekin eta Pere Navarrorekin batera bide hori egin nahi dutenek jakin behar dute aurrez aurre bere askatasunaren defentsan herri oso bat topatuko dutela, ezker abertzalea barne, noski».

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

