NAIZ.INFO
IRUÑEA

Txorizo-jana Maya eta UPNren kudeaketa «kaskarra» salatzeko

Hamarnaka lagun bildu dira Iruñean Enrique Maya alkatea eta bere alderdiaren kudeaketa «kaskarra» salatu asmoz. Txorizo-jatea egin dute horretarako, eta pertsona orok hiria nola ikusten duen esateko aukera izan du.

Maya eta UPNren kudeaketa «kaskarra» salatu dute Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Maya eta UPNren kudeaketa «kaskarra» salatu dute Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Iruñeko Udalean hiriaren egoerari buruzko eztabaida ematen ari ziren bitartean, hamarnaka lagun bildu dira Maya Go Home mugimenduak deituta txorizo-jana egiteko. Bertan, mikrofono ireki bat prestatu dute, pertsona orok hiriaren egoeraren inguruko bere iritzia eman zezan.

Ekimena Enrique Maya alkatearen eta bere alderdiaren kudeaketa «kaskarra» salatzeko baliatu dute. Hamaika dira arrazoiak horretarako mugimenduaren esanetan: «oposizioak osoko bilkuratan adostutako mozio eta erabakiak aurrera ez eramatea, euskarazko haur eskolen eskariari bizkarra ematea, etxegabetzeen aurrean neurrirk ez hartzea, liburutegi publikoen pribatizazioa, eta nola ez, CAN auzian duen erantzukizuna».

Udaltzaingoaren jarerra kritikatu du mugimenduak, hauek jaima bat jarri eta baimenik ezean hautsi egin baitute, «negoziatzeko aukerarik eman gabe».