NAIZ.INFO
PARIS

Estatu frantseseko ekonomia atzeraldian sartu da 2013ko lehen hiruhilekoan

Estatu frantseseko ekonomia atzeraldian sartu da urtarrila eta martxoa bitartean, bi hiruhilekotan segidan %0,2 jaitsi ondoren.

INSEE estatistika institutu frantsesak azaldu duenez, Barne Produktu Gordina (BPG) %0,2 jaitsi da bi hiruhilekoz jarraian eta, ondorioz, Estatu frantsesa atzeraldian sartu da ofizialki.

Erosteko ahalmena, hala ere, %1 hazi da urteko lehen hiruhilekoan; aurrekoan %0,9 egin zuen behera. Inportazioak %0,2 hazi dira eta esportazioak %0,7 jaitsi dira, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago.