Naiz.info
Donostia

Tourrari jarraipen berezia eskainiko dio NAIZek

Taldeak, etapetako profilak, sailkapenak, zuzeneko kontakizuna, bloga, porra, Joseba Iturria berriemaile bereziaren albisteak... Zer gehiago behar da Tourra zuzenean jarraitzeko? NAIZeko webgune berezian eskuragarri daude guztiak.

Korsikan abiatuko da Tourra larunbatean. (Joel SAGET/AFP)
Korsikan abiatuko da Tourra larunbatean. (Joel SAGET/AFP)

Euskal kirolzaleentzat Tourrak badu xarma berezi bat, eta urteroko udako zita horri jarraipen berezia egingo dio NAIZek webgune berezi baten bitartez.

Euskal txirrindulariei eta tropelean gertatzen den orori bide emango dio webguneak, egunero informazio berritua eskainiz.

Taldeak, txirrindulariak, etapetako profilak eta sailkapenak izango dira ezaugarrietako batzuk. Baina, haietatik harago, egunero zuzeneko kontakizuna eskainiko du.

Joseba Iturria GARAko berriemaile bereziaren ekarpenak ere izango dira NAIZeko Tourrean, baita GARAko porrarako sarbide zuzena ere.

Hiru kazetarik osatutako blogak borobilduko du jardunaldi bakoitzari buruzko ekarpena.