Naiz.info
Bilbo

Bi langile erietxera eraman dituzte erredura larriekin Erandion

Goizaldeko 02.00etan leherketa izan da Erandioko Befesa lantegiko galdategian. Bi langilek erredura larriak izan dituzte eta Gurutzetako erietxera eraman dituzte zauriak artatzera.

Befesa fundizioan istripua izan da gaur goizaldean, 02.00ak inguruan. Galdategian erreakzio leherketa izan da eta bi langile larri zauritu dira.

Dirudienez, urtutako aluminioak erredura larriak eragin dizkie.

Fundizioko bi langileak, 51 eta 42 urtekoak, Gurutzetako ospitalera ra eraman dituzte zauriak artatzera. Batek hirugarren graduko erredurak ditu gorputzaren %25ean eta oso larri dago. Besteak gorputzaren %3 du erreta.

Osalaneko teknikariak lantegira joan dira istripua zergatik gertatu den ikertzera.