
EH Bilduk bilera erronda hasi du ontzioletako eragileekin, bizi duten egoeraren berri zuzenean izateko. Hala, Laura Mintegi eta Oskar Matute legebiltzarkideak, eta Inaki Irazabalbeitia eurodiputatua Sestaoko La Navalen izan dira gaur goizean.
Koalizioko kideek kezka adierazi dute ontziolen egoeragatik eta sorburuan Europako Batasunaren (EB) egoera dagoela nabarmendu du, izan ere, bere politikan eredu «neoliberalik neoliberalena» gailendu dela uste baitu.
Euskal ontziolen egoera larria testuinguru horretan kokatu du eta «Estatu jakin batzuen interesen menpe dagoen eta Europako erakundeen funtzionamenduarekin erabat baldintzatua» dagoela erantsi du.
Egungo arazoaren iturria hainbat herrialdetan egiten den «dumping» delakoa dela uste du koalizioak eta «onartezintzat» jo du «milaka langilek ordaindu behar izatea erakundeek bere garaian hartutako erabaki okerrak».
Gobernu espainol desberdinek egin duten kudeaketa ere salatu du, bere iritziz Europako Batasunaren «konplize» izan baita urte hauetan eta «ez ditu langileen eskubideak eta aldarrikapenak behar bezala defendatu».
EH Bilduk dioenez, «bereziki azpimarragarria» da Joaquin Almunia Konpetentzia komisarioaren papera: «lobby atzerakoienen eta politika neoliberalen bozeramaile sutsua bilakatu da». Horregatik, bat egin du ontzioletako langileek egin zuten haren dimisio eskaerarekin.
Koalizioak babes osoa eskaini die ontzioletako langileei eta bat egin du hilaren 9 eta 11rako antolatu dituzten mobilizazioekin.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

