
Denboraldiko bigarren bandnera eskuratu du Tiranek Moañako estropadan. Galiziarrek etxean irabaztearen aldeko apustua egin dute eta bikain atera zaie. Datorren astean ohorezko txandan lehiatuko dira Kaiku, Orio eta Urdaibairekin batera.
Hala ere, erabakigarria izan da txanden artean gertatu den korronte aldaketak. Bigarren txandan aritu diren Tiran eta Hondarribiak azkarrenak izateko baliatu dute. Galiziarrak lehen tokian bukatu dute eta Hondarribiak bigarren. Kaiku sartu da hirugarren tokian, ohorezko txandan aurkari zuzenean aurreran erakustaldia eman da. Jose Luis Kortaren mutilek sailkapen nagusian tartea irekitzeko baliatu dute estropada.
Izan ere, Orio eta Urdaibairen aurretik Portugaletek, San Pedrok eta Astillerok sailkatzea lortu dute. Asteburu honen ondoren, Kaikuk zortzi eta bederatzi puntuko tartea ireki du sailkapen nagusian Orio eta Urdaibairekiko.

«No voy a ser candidato, vuelvo feliz a mi trabajo como médico»

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren
