
Sei urtez Athleticeko behe mailatan ibili ostean, talde zuri-gorrira itzuli da Kike Sola aurrelari nafarra. Datozen bost urteetan jokatuko du Bilbon eta gaur aurkeztu dute Ibaiganen.
Lezaman igarotako urteak gogoratu ditu prentsaurrean eta bertan «lagun asko eta bigarren familia bat» utzi zituela esan du. Horregatik, garrantzitsuena berriro Athleticek bueltan izatea dela nabarmendu du.
«Pozik» itzuli dela nabarmendu du, «beste bat izatera, lana egitera eta umiltasun handiz». Horregatik, talde berrian ongi moldatuko dela uste du, «batzuk aurretik ezagutzen baitut».
Ernesto Valverdek berarentzat pentsatuta daukan rolak ez duela arduratzen esan du eta aurrelari bezala jokatu, edota bigarren aurrelari bezala jardun, Osasunan lortutako gol kopurua gainditzea gustatuko litzaiokeela gaineratu du.
Osasunan eginiko urteetaz mintzatu denean, Cuco Ziganda izan du hizpide, hura izan baitzen talde nafarrean debuta eginarazi ziona.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange
