Naiz.info
Bilbo

Txirrindulari bat zauritu da Artea eta Orozko artean auto batek harrapatuta

Igorreko txirrindulari batek ezbeharra izan du errepidean Orozko eta Artea artean. Auto batek harrapatu du eta hankean zauri larria eragin dio.

Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, arratsaldeko 20.15ean istripua gertatu da Orozko eta Artea batzen dituen errepidean. Auto batek txirrindulari bat harrapatu du. Zauritua 33 urteko igorretarra da.

Iturri berberen arabera, txirrindulariak zauri larria du hankean eta kolpeak ditu buruan eta beso batean. Galdakaoko erietxera eraman dute zauriak artatzera.