Aralarren Hegoaldeko Batzarrak bere militantziarekin egoera politikoa eta soziala aztertu du gaur goizean. Alderdiko koordinatzaile nagusia den Patxi Zabaleta ustelkeria kasuek eragin duten egoera «ikaragarria» dela azpimarratu du bertan eta hori konpontzeko neurriak exijitu ditu. «Ustelkeria erro-errotik ezabatzeko, beharrezkoa da inolako tolerantziarik gabeko eta inolako salbuespenik gabeko jokaera, eta hori ez dugu ikusten», azpimarratu du.
Auzitegi Goreneko Narvaez fiskala, esate baterako, ez dago egon beharko lukeen mailan, Aralarreko koordinatzailearen ustean. «Narvaez fiskalak CANeko aferari buruz esan du Barcinak, Sanzek eta besteek kobratzen zituztela bileretara joateagatik ordainak; baina ez ziren ordainsariak, gainsoldatak ziren».
Antzeko hitzak izan ditu PP barneko ustezko ustelkeria kasuak aztertzen ari den Ruz epailearekiko. «Rajoy deitzeko asmotan dabilenean, lekuko bezala deitzeko asmoa du, eta ez da ohartzen Rajoy zerbait izatekotan erantzukizuna duena izan behar dela, hau da, inputatua izan behar dela. Uste baldin badu egia zatirik badagoela Barcenasen paperetan, Rajoy ez da lekukoa, erantzulea da».
«Beraz, ikusten dugu ez dagoela ustelkeria ezabatzeko behar den jarrerarik, eta horrekin lotuta ongizate sistemako arlo guztiak aldatzen ari direla helburu ideologikoekin», salatu du Zabaletak.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

