Naiz.info
Orio

Zumaia nagusi Euskotren Ligan

Hibaikak San Juan gainditzea lortu du Orioko estropadan eta bigarren tokian sailkatu da Zumaiaren atzetik. Orio laugarrena izan da.

Zumaia arraunean Gipuzkoako Txapelketan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Zumaia arraunean Gipuzkoako Txapelketan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian ere ez du hutsik egin Zumaiak eta estropada irabazi du Orion. Zazpi segundu baino gehiago atera dizkio bigarren tokian sailkatu den Hibaikari.

Izan ere, Hibaika San Juan baino hobeago aritu da arraunean eta bigarren tokian bukatzea lortu du. Oriok laugarren tokian amaitu du 30 segundura.

Sailkapen nagusian, Zumaia da nagusi 12 punturekin, San Juanek 8 puntu ditu eta Hibaikak 7. Oriok hiru puntu ditu