
Ekitaldi berezia egin du larunbat eguerdian Eleak mugimenduak Amaiurren. Duela 500 urte birrindutako harresia berreraiki nahi izan dute salbuespen epaitegi eta legediaren amaiera eskatzeko. Guardia Zibilak jarritako kontrolak direla-eta, ekitaldiaren hasiera atzeratu egin behar izan dute.
Aste honetan Auzitegi Gorenak zigortu ondoren, ezkutatzea erabaki duten Xabier Sagardoi eta Lusi Goñiren kasuak gogoan izan dituzte ekitaldian eta auzi berean absolbituak izan diren Aritz Azkona eta Maider Caminosek hitza hartu dute.
35/02 prozesua, Deustuko grebalariak eta auziperatuta dauden gazte independentisten kasuak ere aipatu dituzte dituzte eta herri harresia indartzearen beharra aldarrikatu dute Eleak mugimendutik.
Ildo horretan, Gasteizen Ekaitz Samaniego babesteko izan ziren matrioskak edo 2012ko ekainean Deustuan Gaizka Astorkizaren egoeraren aurrean alarma gorria pizteko sortu ziren dinamikak azaltzera eman dituzte. Aldi berean, Errenterian aurtengo urtarrilean lau gazteren alde egin ziren ekimenak, 2013ko apirilean beste bederatzi lagunen alde Donostian osaturiko Aske Gunea eta Ondarroan Urtza Alkorta babesteko herritarrek eraikitako zubia ere aipatu dituzte.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

