Lagunarteko norgehiagoka jokatu du Athleticek Sestaon Zaragozaren aurka. Emaitza kaskarra lortu dute Ernesto Valverderen mutilek. 1-4 galdu dute.
Aurretik joan da partida osoan Zaragoza. 25. minutuan aurreratu da taldea Cidoncharen gol batekin. Buruz errematea egin eta alderatzea berak jaso ostean egin du gola.
Zaragozarren bigarrena Luis Garciak sartu du, erdiraketa baten ondoren eta hirugarrena Barkerorena izan da.
Athleticen gola heldu da ondoren. 1-3ko emaitza ezarri du markagailuan Toquerok 61. minutuan, baina zuri-gorriek ez dute emaitza iraultzeko aukerarik izan.
Laugarren gola ere egin du Zaragozak. 89. minutuan egin du Suarezek ezkerrez.
Azken emaitza, 1-4koa Sestaon jokatutako partidan.

Euskal Herria
EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Bizkaia
Una encuesta sitúa a EH Bildu como fuerza emergente en Santurtzi con un PNV en declive

Musika
«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Euskal Herria
Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Bizkaia