Naiz.info
Sondika

Troquenorreko langileak kooperatiba bat sortzekotan dira beren lanpostuak berreskuratzeko

Pasa den ekainaren 18an Ertzaintzak hutsarazi zuen Troquenor lantegia berreskuratu nahi dute langileek. Aukeretako bat kooperatiba bat sortzea dela adierazi dute.

Ertzaintzak ekainaren 18an hutsarazi zuen Troquenor. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Ertzaintzak ekainaren 18an hutsarazi zuen Troquenor. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Enpresa komiteko presidente Alberto Llonak adierazi duenez, ekainaren 18an Troquenor okupatuta mantentzen zuten 108 langileek Gizarte Segurantzan jarraitzen dute. Egun hartan Ertzaintzak Sondikan dagoen eraikina hutsarazi zuen, epailearen aginduz, enpresa-buruen zorrak zirela-eta.

Llonaren arabera, langileak instalakuntzak alokairuan hartzea pentsatzen ari dira eta kooperatiba bat sortzea litzateke aukeretako bat, lantegia berreskuratzeko.

Halaber, bezero berriak izatea beharrezkoa izango dela nabarmendu du.

Gaur egun, oraindik Troquenorreko 80 langile inguruk elkarretaratzeak egiten dituzte enpresaren aurrean.