
Aste Nagusia edukiz eta bizitzaz betetzeko, jai esparrua beteko duten 300 ekitalditik gora antolatu dituzte Konpartsek Areatza eta Ripan. Aktibitateak doakoak, parte-hartzaileak, herrikoiak eta denontzako eginak izango dira, batzuk dagoeneko ohitura bihurtu direnak eta beste batzuk berriagoak.
Aurtengoan ere bereziki kontuan hartu dituzte familiak eta etxeko txikiak, Aste Nagusiko ezinbesteko protagonistak. Horregatik, hauentzako ere hamaika aktibitate antolatu dituzte jai esparru osoan zehar.
Egitaraua abuztuaren 17tik, jaien lehenengo egunetik, jarriko da martxan. Egun honetan izango du tokia jaietako aktibitate berezienak 7 kaleetan zehar egingo duten kalejiraren ostean. Aste Nagusiari hasiera ematen dion momentu magikoan, pregoia eta txupina jaurti ostean Marijaia beste urte batez itzultzen denan, Konpartsek agurra dantzatuko dute Arriaga plazan. Gainera, agurraz gain, opari berezia ekarriko dute gure itsasoetatik, Lekittoko Peio Murelagak kaxarranka dantzatuko baitu Arriagako plazan bertan.
Gainontzeko egunetako egitarauan ere bada zer azpimarratu. Igandean, abuztuak 18, Txalaparta ikastaroa, III Open Magic Bilboko Konpartsak eta II Bloodbowl txapelketa, Skate ikastaro eta txapelketa, Athletic-eko peñekin pintxo banaketa, edota umeentzako arrantza eskolaren hasieraz gozatu ahal izango da.
Astelehenean, abuztuak 19, Igela eta xake txapelketetaren hasiera, eta noski, txosna ederrenari eta itsusienari kanpaia eta eulia sariak emango zaizkie. Ostean, 7 kaleetan zehar ibiliko den bertso-triki-kalejira izango da.
Asteartean, abuztuak 20, XVI. Mus Txapelketa eta Bilbo kantari izango dira.
Asteazkenean, abuztuak 21, Marijaiarekin bisita egingo zaie Basurtu Ospitalean dauden umeei, Ripan egingo den Bonboneran Futbol 3 txapelketa eta bertso bazkariaz aparte.
Ostegunean, abuztuak 22, tiragoma txapelketa, honda tailerra eta txapelketa, jubilatuentzako bazkaria eta ikurrinari omenaldian parte-hartzeko aukera izango da.
Ostiralean, abuztuak 23, Uraren eguna ospatuko da. Egun honen barruan, Nerbioitik jaitsiera ekologista egingo da, Sestaotik piraguen jaitsiera herrikoia eta konpartsen arteko ur jolas eta trainerillak ere izango dira. Arratsaldean, Hiri Krosa egingo da.
Larunbatean, abuztuak 24, Ardo dastatzea, Konpartsen arteko bazkaria eta herri kirolak, zein Aste Nagusiko onenarentzat eta txarrenarentzat bandera urdina eta marroia banatuko dira.
Jaiei amaiera emateko, igandean, abuztuak 25, III Warhammer fantasy txapelketa, Marijaiaren agurra eta erretzea, eta asteartean hasitako sukaldaritza txapelketaren bukaera egingo dira.
Bestalde, Slackline tailerra eta erakustaldia, edota Lance eta Basket 3x3 txapelketak bezalako ekintza berriak ere sartu dituzte egitarauean.
Dena den, egitarau honetaz gain, konpartsa bakoitzak bere gunean aktibitate mordoa antolatzen ditu. Aktibitate guzti hoien berri izateko, www.bilbokokonpartsak.com webgunean sartu, edo abuztuaren 16tik aurrera eta Aste Nagusi osoan eskuragarri izango diren 15.000 esku-egitarauak kontsulta daitezke.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
