Arratsaldeko zazpietan hasi den ekitaldi batean, Donostiako Aste Nagusian boluntario gisa aritzen diren lagunek, Udalbatza osatzen duten alderdi guztietako ordezkariekin batera, ‘Artillero’ abestia kantatu dute.
Jarraian, azken hogei urteotan bezalaxe, Luis Mokoroa artillari nagusiak jaiei ofizialki hasiera ematen dien kanoikada jaurti du.
Ondoren, Juan Karlos Izagirre alkateak Udaletxeko pleno aretoan harrera egin die boluntarioei, eta egiten duten lanagatik esker ona adierazi die.
«Aste Nagusiak merezi duen hasiera dauka. Zuek gabe ezinezkoa lirateke jai hauek eta hirian antolatzen diren beste hainbat. Ohorea da zuekin kontatu izana ‘Artillero’ abesteko», esan du alkateak.
Donostiako Udalak nabarmendu duenez, aurtengo Aste Nagusia inoiz baino herrikoiagoa eta parte hartzaileagoa izango da, hainbat elkartek proposaturiko hamabost ekintza txertatu baitituzte aurtengo udal egitarauan.
Ildo horretan, Piratek antolaturiko egitaraua aipatu behar da. 21.30etan botako dute txupinazoa La Flamenkan eta kontzertu eta ekimen andana antolatu dituzte. Gaur gauean 3gabe2 erromeria taldea arituko da La Flamenkan eta Auryn taldea Saguesen.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
