Naiz.info
Pasaia

Euskotren Ligako lehen postua berea dela agerian utzi du Zumaiak

Larunbatean bere nagusitasuna ezbaian gelditu ondoren, Zumaiako arraunlariak Pasaiako bandera irabaztera atera dira Euskotren Ligako lehen postua berea dela aldarrikatzeko. San Juanek estropada hasieran aurre hartu dion arren, azken luzean tartea ireki dute zumaiarrek.

Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Zumaiak irabazi du Pasaian ospatu den Euskotren Ligako seigarren jardunaldia. Larunbatean Hibaikak gainditu ondoren, zumaiarrak irabazteko egogoz arraun egin dute eta garaipen garbia eskuratu dute.

Lehen bi luzeetan San Juan bere aurretik aritu da, baina azkenengoan indartsuenak direla erakutsi dute. Sailkapen nagusian 23 puntu dituzte eta San Juanek 18. Hibaikak 12 ditu eta Oriok 7.