
Herritarron Epaia, 197/2006 doktrinaren aurkako ekimena, Donostiara iritsi da gaur, txalupaz. Hiriburu gipuzkoarreko kaiko lehen espigoian egin diote harrera eta ondoren euren ekarpenak egin dituzte herritarrek ekimenaren lekuko den kaieran. Ondoren kalejira egin dute jai giroan. 21.30ean ekitaldia izango da, gainera, Easo plazan eta aurrez Xibaro kofradiak antolatutako herri bazkaria izan da La Flamenka gunean.
Ekimena ekainean Tafallatik abiatu zen abiatu zen, Ines del Rio preso nafarraren jaioterritik. Herrirak ohar bidez del Rioren egoera gogoratu du eta kasu honetan epaia «emana» dagoela adierazi dute, Estrasburgeko epaitegiak 2012ko uztailean eman zuen ebazpenean eta euskal gizarteak 197/2006 doktrinaren aurka azaldutako jarreran.
80 herri baino gehiagotan ekarpenak jaso ostean irailaren 14ean Iruñeko Anaitasuna pabilioiean amaituko da ekimena. Bertaratzeko deia eginez bideoa ere prestatu du Herrirak:

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
