NAIZ.INFO
Tripoli

Hamarnaka hildako eragin dituzte Libanon izandako bi leherketek

Gutxienez 42 dira eguerdian Tripolin izandako leherketa bikoitzaren ondorioz hil direnak. Lehen leherketa 13.30ak inguruan izan da eta minutu batzuk beranduago bigarrena. Ez dago batere garbi nor den erantzuela. Hizbullah-k gaitzetsi egin du eta «gatazkaren haziak erein» nahi dituela egileak salatu du.

Leherketa osteko lehen noraeza uneak. ( IBRAHIM CHALHOUB / AFP)
Leherketa osteko lehen noraeza uneak. ( IBRAHIM CHALHOUB / AFP)

Libano iparraldeko hiruburuan, Tripolin, gutxienez 42 dira hildakoak eta 500 inguru zaurituak eguerdi partean izan den leherketa bikoitzaren ondorioz. 1990ean gerra zibila amaitu zenetik eraso larriena ela diote nazioarteko agentziek.

Lehen leherketa 13.30ak inguruan izan da Taqwako mezkitaren inguruan. Bigarrena, bertatik gertu Maarad kalean izan da, lehen ministroaren etxetik gertu.

Hizbullah-k gaitzetsi egin du erasoa eta diote egileek «gatazkaren haziak erein» nahi izan dituztela. Libanoko herritarrak «konfesioaren eta sektarismoaren» banderen baitan gatazkara eraman nahi dituen «plan kriminal» baten baitan kokatu dituzte erasoek. Babesa agertu diete herritarrei eta agintariei «herri hau txikitu nahi duten zurrumurruei» biderik ez emateko eskatu diete.