
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak epe laburrean jakinaraziko du Ines del Rio presoaren kasuari buruzko behin betiko epaia eta 197/2006 doktrinarekin zigortutako 70 preso baino gehiagorentzat erabakigarria izango da.
Herrirak gogoratu duenez, hainbat ekimen dituzte azken urteetan 197/2006 doktrinaren indargabetzea eskatzeko. Besteak beste, uda honetan zehar Euskal Herriko txoko ezberdinetan burutu duten «Herritarren epaia» ekimena eta «azken txanpa» iristear denean, herritarrek protagonista izaten jarraitzeko deia luzatu du Herrira elkarteak.
Ildo horretan, elkarretaratzea deitu dute datorren irailaren 8rako Donostiako Kontxako estropadaren baitan. Eguerdiko 13.30etan marea urdina osatuko dute bulebarrean. Azaldu dutenez, «guztiok batera, ilaratan eserita, zapi urdinak eskuetan hartu eta arraun eginez, 197/2006 doktrina hondoratuko duen olatua osatuko dugu».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
