Asier Aginako presoaren bi senidek istripua izan zuten atzo, astelehena, hura bisitatzera zihoazela. Etxeraten arabera, aurtengo zazpigarren istripua da atzo gertatutakoa. Aranjuezera bidean, Madrilen, Guadalix de la Sierra inguruan, lur orotako ibilgailu batek atzetik jo eta bidetik atera zituen.
Bi senideak ospitalera eraman zituzten eta zegozkien probak egin ondoren, jasotako kolpeak eragindako lesio zerbikal eta lunbarra diagnostikatu diete. Aurrez-aurreko bisita gabe geratu dira eta kotxeak kalte handiak izan ditu.
Etxeraten arabera, Aginakoren senideen kasuekin batera, 17 dira aurten zauritutako senideak espetxeetarako bidean izandako zazpi istripuetan.
Elkarteak sakabanaketarekin amaitzeko galdegin du beste behin ere eta senideei eta presoei dagozkien eskubideak errespetatzeko eskatu du.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

