@gara_augarte
DONOSTIA

Langabeziak gora egin du abuztuan Hego Euskal Herrian

Abuztuak ez du datu onik ekarri langabeziarentzat Hego Euskal Herrian. Nafarroan ezik, beste hiru herrialdeetan gora egin du. Guztira 223.832 langabe daude zerrenda ofizialetan.

Lanbideren bulego bat. (ARGAZKI PRESS)
Lanbideren bulego bat. (ARGAZKI PRESS)

Abuztuak 223.832 langabe utzi ditu Hego Euskal Herrian, uztailean baino 1.260 gehiago, Enplegu Ministerio espainolak emandako datuen arabera.

Araban izan du gorakadarik handiena langabeziak, %1,04 hazi baita aurreko hilabetearekin alderatuta. Guztira 27.882 pertsona daude lanik gabe herrialde horretan,, uztailean baino 286 gehiago.

Bizkaian %90 hazi da langabezia. 97.149 langabe daude zerrenda ofizialetan, uztailean baino 866 gehiago.

Gipuzkoan, hazkundea %0,76koa izan da. 362 pertsona gehiago daude lanik gabe, guztira 48.076.

Nafarroa da langabe kopuruak behera egin duen herrialde bakarra, nahiko apal bada ere (-%0,50).  50.725 langabe zeuden abuztuan, uztailean baino 254 gutxiago.

Iazko datuekin alderatuta, herrialde guztietan gora egin du langabezia tasak. Araban %9,47 hazi da; Bizkaian, %8,95; Gipuzkoan, %7,44; eta Nafarroan, %4,91.

31 langabe gutxiago Estatu espainolean

Estatu espainolari dagokionez, langabeziak behera egin du abuztuan, 2000 urtetik lehenengo aldiz hilabete horretan. Hala ere, jaitsiera oso apala izan da, 31 langabe gutxiago zenbatu baitira. Guztira 4.698.783 daude.

Langabeziak behera egin duen arren, Gizarte Segurantzak 99.069 kotizazio gutxiago izan ditu uztailarekin alderatuta.