NAIZ.INFO
IRUÑEA

Eskubide Sozialen Gutunaren zirriborroa urriaren 5etik aurrera eztabaidatuko dute

Gune plataformak irailaren 15ean izango du prest Eskubide Sozialen Gutunaren zirriborro proposamena, eta abenduaren erdialderako onartzea aurreikusten dute.

Gune plataformako kideek Iruñean egin dute agerraldia. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Gune plataformako kideek Iruñean egin dute agerraldia. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek agerraldia egin dute Iruñean, Eskubide Sozialen Gutunaren berri emateko. Azaldu dutenez, bi asanblada egin ziren joan zen udaberrian Eibarren eta Altsasun eta bertan 60 bat erakunde sindikal eta sozialetako ordezkariek parte hartu zuten. Bertan gutuna lantzeko egutegia eta metodologia proposatu zituzten.

Batzar horietan hamabi lagunek osatutako talde sustatzailea eratzea onartu zuten, udan zehar gutunaren zirriborroa osatu eta asanbladak dinamizatzeko.

Eskubide Sozialen Gutunaren zirriborroaren proposamena irailaren 15ean egongo da prest eta ondoren eragileen artean eztabaidatuko dute. Urriaren 5ean egingo duten batzarrean onartuko dute, aurreikuspenen arabera.

Ondoren, herri eta auzoetara zabalduko dute eztabaida eta, azkenik, abenduaren erdialdean Eskubide Sozialen Gutuna onartuko lukete, egutegia betez gero.