NAIZ.INFO
BILBO

EAJ eta PSEren arteko akordioa «asko» aurreratu dela dio Atutxak

Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itxaso Atutxak esan duenez, EAJ eta PSEren arteko negoziazioak «azken esprintean» daude eta akordioa «asko» aurreratu da. Datorren astean edo hurrengoan itxita egotea espero du.

Itxaso Atutxa, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Itxaso Atutxa, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Itxaso Atutxa BBBko lehendakariak EAJ eta PSEren arteko akordioaz hitz egin du Bilboko Herri Irratian. Negoziazioak «azken esprintean» daudela esan du eta eta akordioan «asko» aurreratu dela.

Fiskalitate alorrean ituna erdiesteko harremanak «ondo» doazela ziurtatu du, baina «lasaitasun pixka bat» eskatu du. Bere esanetan, «ez luke arazorik egon behar» akordioa gauzatzeko.

EAJko kideak adierazi duenez, prozesuaren «amaieran» daude eta datorren astean edo hurrengoan itxita egon beharko luke.