NAIZ.info
Bilbo

Musika burrunbada NANUK enpresako langileen defentsan

Euskal Herriko hainbat musikarik parte hartu dute greba mugagabea burutzen ari diren NANUK enpresako langileen aldeko elkartasun ekimenean.

Gose taldeko Ines Osinaga beste hainbat musikarirekin. (ARGAZKI PRESS)
Gose taldeko Ines Osinaga beste hainbat musikarirekin. (ARGAZKI PRESS)

Gose, Gatibu, Txapelpunk, Itziarren Semeak, Siroka, Semonds, Dirtty Brothers eta beste hainbat musika taldeetako kideek bat egin dute NANUK enpresako langileen eskubideen defentsan Elorrion antolatu duten elkartasun keinuan.

Irailaren hasieran greba mugagabeari ekin zioten NANUK enpresako langileek enpresa hitzarmen duin bat, langile guztiekiko errespetua eta kaleratua izan den langile bat lanera bueltatzea eskatuz. Izan ere, abuztuaren 30ean kaleratua izan zen langilea Iheskide taldeko Xagu abeslaria da eta horregatik musikari ezberdinek beren elkartasuna adierazi diote.