NAIZ.INFO
BAIONA

Pentsioen erreformaren aurka manifestazioa egin dute Baionan

1.400 lagun inguru bildu dira Baionan Gobernu frantsesak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka.

1.400 lagun inguru bildu dira Baionako manifestazioan. (Gaizka IROZ)
1.400 lagun inguru bildu dira Baionako manifestazioan. (Gaizka IROZ)

François Hollanderen Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurkako greba eguna dute Estatu frantsesean.

Baionan, manifestazioa egin dute goizean, ‘Erretreta osoa 60 urtetan’ lelopean. 1.400 lagun inguru bildu dira. FO, CGT, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek egindako deialdiari erantzunez. EH Bai koalizioak ere martxan parte hartu du.