
Iruñean eginiko agerraldi batean, Herrira mugimenduak dei egin du datorren larunbatean Anaitasuna pabilioian burutuko den ekitaldian parte hartzera, 197/2006 doktrinaren aurka herriz herri ibili den Herritarron Epaia dinamikari amaiera emateko.
Arratsaldeko seietan abiatuko den ekitaldiaren inguruko zenbait zehaztapen emateaz gain, Jon Garay Herrirako kideak gogoratu du ikasturtea Estrasburgok ‘Parot doktrina’ delakoari buruz eman behar duen epaiaren zain hasiko dutela. Zentzu horretan, gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu du, eta gaineratu du Anaitasunako ekitaldian ikasturteari begirako erronkak zehaztuko dituztela.
Jakitera eman dutenez, larunbatean Carlos Olalla aktorea izango da aurkezleetako bat eta Vendetta taldeak John Lennonen ‘Give peace a chance’ abesti ezagunaren moldaketa kantatuko du, 2.000 lagunek osatutako abesbatzak lagunduta.
Garayren, Gotzon Sanchez aktorearen, Pello Reparaz Vendettako kidearen eta Karmele Tirapu Etxerateko kidearen parte hartzea izan duen prentsaurrekoaren bukaeran, egungo espetxe politika «errotik aldatzearen alde eta konponbidea zein bakearen eraikuntzari bultzada» eman nahi dion herritar orori larunbateko ekitaldira joateko deia egin diote.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
