Naiz.info
Beasain

Behargin bat hil da Beasaingo Fundiciones del Estanda lantegian

Ezbeharra gertatu da Beasaingo Fundiciones del Estanda lantegian. Prentsa batek langile bat harrapatu du eta hil egin da.

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra arratsaldeko 16.25ean gertatu da Beasaingo Fundiciones del Estanda lantegian.

Osasun zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu dira baina ezin izan dute ezer egin langilearen bizitzarengatik. LABek jakinarazi duenez, hildako behargina Jose Kruz Garmendia Mendizabal da, Tolosan bizi zen ordiziarra. ETBko ‘El Conquis’ saioko lehiakidea izan zen.

Ezbeharra lantegiaren barruan gertatu da. Antza denez, prentsa batek harrapatu du eta hil egin da.

Enpresa batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) elkarretaratzea deitu du ostiralerako, 12.00etarako enpresa aurrean. Istripua gertatu denetik 24 ordutako lanuztea burutzen ari dira langileak.

Era berean, 19.00etan elkarretaratzea deitu dute Tolosako Trianguloan.