@gara_augarte
DONOSTIA

Prezioek gora egin dute EAEn eta behera Nafarroan abuztuan

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban abuztuan, eta behera Nafarroan.

Erregaien prezioa iaz baino gutxiago hazi da eta horrek eragina izan du KPIn. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Erregaien prezioa iaz baino gutxiago hazi da eta horrek eragina izan du KPIn. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban abuztuan, aurreko hilabetearekin alderatuta. Araban eta Bizkaian %0,4 hazi da inflazioa, eta Gipuzkoan, aldiz, hamarren bat gutxiago.

Nafarroan, aldiz, prezioak merkatu egin dira abuztuan, %0,4, INE estatistika institutu espainolak gaur zabaldu dituen datuen arabera.

Urte arteko inflazioari dagokionez, herrialde guztietan egin du behera. Gipuzkoak du tasarik altuena, %2,1ekoa, aurreko hilabetean baino bi hamarren gutxiago.

Bizkaian hiru hamarren jaitsi da, %1,9 arte. Araban %1,7ko tasa dute, bi hamarren gutxiago; eta Nafarroan %1,2koa, uztailean baino zortzi hamarren baxuagoa.

INEren arabera, erregaien prezio iaz garai honetan baino gutxiago garestitu da eta horrek eragin du inflazio tasaren beherakadan.