Urrian abiatuko dira 35/02 auzia eta 40 gazte independentisten kontrako epaiketak Madrilen. Ildo horretan, auziperaturiko 80 euskal herritarrei elkartasuna adierazi eta epaiketak salatzeko Libre Eguna antolatu dute igande honetan Lekeition.
Jende andanak bat egin du ekimenarekin eta goizean goizetik epaiketa politikoen kontrako kamiseta laranjak nagusitu dira herri guztian zehar. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano bertan izan da, besteak beste. Txupinazoa jaurti ondoren, Pirritx eta Porrotxek gidaturiko kalejirarekin abiatu da eguna. Pailazoek beren ikuskizuna eskaini dute eta herri kirolak ere izan dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta bazkari herrikoiaz gain, bertsoak eta Gatibu, Iheskide eta Itziarren Semeak taldeen kontzertuak ere izango dira.
Eguerdian iritsi da ekitaldi politikoa eta herri harresia irudikatu dute Lekeitioko portua inguratuz. Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren egoera salatzeko Iruñean antolaturiko herri harresiaren adibidea jarraituz, eskuz esku igaro da elkartasun harria eta epaiketa politikoen aurka konpromisoak hartzeko hautua irudikatu dute.
Joseba Permachek hartu du hitza auziperatuen izenean ondoren eta herri harresitik Estatuari presioa egitera igaro behar dela esan du. Estatu espainiarrak «indarra» erakutsi nahi duela epaiketekin salatu du eta Euskal Herriaren aurkako epaiketak direla.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

