
Partida irabazteko gol aukera andana izan ditu Osasunak Levanteren aurka Sadarren jokatu den norgehiagokan. Lehen zatian batez ere, nafarrak nagusi izan dira eta dozena erdi gol aukera sortu dituzte.
Baina barkatu egin dute eta futbolean gertatu ohi den bezala, azkenean aurkariak bere aukera baliatu du eta hiru puntuak eraman ditu. Partida hutsean bukatuko zela zirudienean, epaileak berak bakarrik ikusi duen penaltia adierazi du Levanteren alde. 87. minutuan izan da. Andres Fernandezek gelditu egin du Diop-en jaurtiketa, baina alderatzea Xumetraren oinetara joan da eta honek sarrera bota du.
Kolpe gogorra izan da Osasunarentzat eta hurrengo jokaldian Cejudo kanporatua izan da bigarren txartel horia ikusi ondoren. Garaipena lortzeko merezimenduak egin dituen arren, esku hutsik geratu dira nafarrak eta sailkapenaren zuloan jarraitzen dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
