
Hendaiako Beltzenia ezker pareta goraino bete da Txapelketa Nagusiko hirugarren saioan, 1.070 bertsozale bilduta. Julio Soto izan da lehenengoa, 653 punturekin. Eta gainerako bertsolarien sailkapena horrela gelditu da: 642,5 puntu Amaia Agirrek, 611 Iñaki Zelaiak, 610 Felix Zubiak, 596 Iñaki Apalategik eta 591 Iban Urdangarinek.
Honenbestez, Julio Soto Gernika-Lumon azaroaren 9an jokatuko den finalaurrekoan izango da, eta gainerakoek puntuazioari itxaron beharko diote.
Bihar Altsasuko Burunda pilotalekuan izango da laugarren kanporaketa 17.30ean hasita. Bertan izango dira Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Oihane Perea, Xabier Silveira eta Erika Lagoma.

Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Osasuna
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Zientzia eta Teknologia
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Euskal Herria
Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Futbola