
Balizko bake akordioa berresteko galdeketa burutzea ahalbidetuko duen lege proiektuak 105 botorekin egin du aurrera Ordezkarien Ganbaran. Ondoren, Senatuan bozkatu beharko dute eta, konstituzionaltasun kontrola igarota, Juan Manuel Santos presidenteak berretsi beharko du.
Kolonbiako Barne ministro Aurelio Iragorriren arabera, lege proiektua onartu izana FARCi igorritako mezua da, «lortu ez diren akordioen erantzukizuna» gerrilariei dagokioela erakusten duelako.
Justizia ministro Alfonso Gomezek esan du Kongresuak bakearen bidean aurrera egiteko tresna entregatu duela. Era berean, gerrilariei ere zuzendu zaie, esanez Estatuak erakutsi duela kolonbiar guztien berradiskidetzea ahalik eta gehien errazteko, «Zuzenbide estatuaren mugen barnean».
FARCek esana dute balizko bake akordioak Biltzar Konstituziogile batera erman beharko liratekeela, baina Gobernuak nahiago du galdeketa burutu.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
