
Josu Iraeta eta Jose Antonio Egidoren defentsak bi auzipetu horien kasuan preskripzioa eskatu zuen pasa den ostegunean, epaiketaren lehenengo egunean, egozten zaien delitua preskribatua dagoela argudiatuta.
Arnaldo Otegi, Jose Luis Elkoro, Joseba Garmendia eta Josu Imanol Kortazarren kasuan kaleratutako ebazpena hartu zuen oinarri defentsak, dagoeneko epaitutako auzia zelakoan.
Fiskaltzak ere bat egin zuen eskaera horrekin, AVTk eta Dignidad y Justiciak ez ordea. Epaimahaiak gaur eman du ezagutzera erabakia eta Iraeta eta Egido auzitik atera ditu. Akusatuen aulkitik altxa eta epaiketa amaitutzat eman du bientzat.
Gaurko saioan hamar auzipetuk hartu dute hitza, beren abokatuei erantzunez. Juani Lizasok, Patxi Abengoak eta Jaione Intxaurragak herriko tabernen koordinatzaile zirenik ukatu dute eta deklaratu duten guztiek ETAri lagundu izana ukatu dute.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

