NAIZ.INFO
DONOSTIA

37 urteko langile bat zendu da Getarian, gidatzen ari zen traktorea irauli ondoren

Getariako txakolindegi batean mahats bilketan ari zen 37 urteko langile bat zendu egin da, gidatzen ari zen traktorea irauli zaionean azpian harrapatuta, Segurtasun Sailak esan duenez.

Akarregi txakolindegian gertatu da istripua. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Akarregi txakolindegian gertatu da istripua. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Lakuako Segurtasun Sailaren iturriek jakinarazi dutenez, ezbeharra arratsaldeko lauetan jazo da, langilea gidatzen ari zen traktorea irauli denean.

Getariako San Prudentzio auzoko txakolindegi batean mahats bilketan ziharduen langilea istripua gertatu denean.

Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean, beharginaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Osalanek ikerketa abiatu du, jazotakoa argitzeko.