Sevillako espetxean dauden hamahiru euskal presoetatik hamaikak –Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul– gose greba hasi zuten urriaren 28an, kartzelan dituzten bizi-baldintzak salatzeko. Beste biek –Javi Agirre eta Iñaki Arakama– ez dute baraurik egin arrazoi desberdinak tarteko, eta itxialdian daude.
Etxeratek kezka azaldu du preso horien egoeragatik eta hamar egun hauetan batzuek bost kilotik gora galdu dituztela jakinarazi du.
Haiekin elkartasunean, Osnyko kartzelan dauden presoek txandakako baraua hasi dute. Espetxeetatik kanpo ere hainbat ekimen antolatu dira, hala nola gutun bidalketa eta sinadura bilketa abiatu dira, eta datozen asteetarako autobus martxa bat antolatuko da.
Ostiralean, Algortako Telletxe plazan, eskualdeko mobilizazioa deitu dute 20.00etan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
