
Fiskaltzak beste hamar euskal preso aske geratzearen aldeko txostena igorriko du datorren astean Auzitegi Nazional espainolera, ‘La Razon’ egunkariaren arabera. Hauek lirateke: Juan Jose Zubieta, Juan Carlos Arruti, Josune Onaindia, Maitane Sagastume, Jokin Urain, Jose Etxeberria, Jesus Mari Zabarte, Luis Mari Lizarralde eta Iñaki Rekarte. Azken bi hauek Euskal Preso Politikoen Kolektibotik (EPPK) kanpo eta «Nanclares bidea» deritzonari atxikita daude.
Kaleratze horiek gauzatuko balira, 33 izango lirateke Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiaren ondorioz askatasuna berreskuratu duten euskal presoak. Ines del Rio eta Juan Manuel Pirizen ondotik, beste zortzik espetxea utzi zuten azaroaren 8an, Jon Aginagaldek hiru egun beranduago eta herenegun beste hamahiruk.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 57 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»

Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»
