
Tantaz Tanta ekimeneko kide Jone Galarza eta Juanje Soriak agerraldia egin dute Iruñean, heldu den abenduaren 10ean Golem zinemetan arratsaldeko 19.00etan egingo duten aurkezpen ekitaldiaren berri emateko.
Gogora ekarri dutenez, ekimen honek espetxe politikan aurrerapausuak egiteko eskatzen du, hain zuzen ere presoen giza eskubideak errespetatuak izan daitezela, sakabanaketarekin amai dadila, gaixotasun larriak dituzten presoak aske utz ditzatela eta kartzeletako isolamendu egoera eta tratu txarrekin bukatzea. Neurri horiek gatazka politikoaren konponbiderako eta bakerako lagungarriak izango direla uste dute.
Aldarrikapen horiek gizarteak «erabat bereganatuak» dituela nabarmendu dute baina gobernuek, aldiz, «kontrako bidean egiten dute lan». Horregatik, herritarren inplikazioa «ezinbestekoa» dela diote, «balantzak giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldera egin dezan».
Ildo horretan, konponbidearen aldeko «herritarren parte-hartze erraldoia» abian jartzea proposatu dute, urtarrilaren 11n Bilbon «itsasoratzeko». «Egun horretan giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsaso handi bat sortuko dugu, baina aurreko asteetan tanta, iturburu, erreka eta ibai ugari beharko ditugu marea elikatzeko», adierazi dute.
Gaur egun 72 preso nafar beren etxeetatik urrun daudela gogora ekarri dute, haietako hiru gaixotasun larriekin, eta «haiengana bisitan joateko asteburuoro bizia arriskuan jartzen dute ehunka lagun eta sentitartekok». «Nafarroak ezin dio ez ezikusiarena egin konponbideari. Gure erakundeen aldetik erantzun egokirik ez badago, herritarrok hartu beharko dugu gure gain mugimenduak eta baldintzak sortzeko zeregina», nabarmendu dute.
Horregatik, hilaren 10eko aurkezpen ekitaldira joateko deia egin dute.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
