EPPK-k Nelson Mandelaren ibilbidea goraipatu du komunikabideetara bidalitako ohar batean. «Lausengu interesatuak» albo batera utziz, «erreferente politiko indartsu eta saihestezina» izan dela Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzat nabarmendu dute oharrean.
Gogoratu duten moduan, Mandelak 27 urte egin zituen espetxean eta Umkhonto we Sizwe (MK-Nazioaren Lantza) erakundearen gudari eta gidari izatetik Hego Afrikako Lehendakari izatera iritsi zen. «Ibilbide luze gogor horretan, erakutsitako duintasuna nabarmenduko genuke, eskuzabaltasuna eta erabakitasun politikoa», azpimarratu dute.
Aldi berean, Hego Afrikako borroka eta askapen prozesua erreferentzia politiko garrantzitsua izan dela EPPK-rentzat azpimarratzen dute, baina Hego Afrikako Gobernuak ez bezala, Espainia eta Frantziakoek muzin egiten diote gatazka politikoaren konponbideari salatu dute.
Ildo horretan, Mandelaren espetxealdi ezaguna baino denbora luze eta isilduagoarekin, 30 urteren bueltan kaleratu dituzten presoak daudela Euskal Herrian aipatu dute eta kartzelan jarraitzen dutenak, «ukatu nahi duten gatazka politikoaren gordintasunaren erakusle» direla diote.

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

