Lehen zati nahasiari aurre egin behar izan dio Realak Granadatik hiru puntuak poltsikoan hartuta itzultzeko. Zertxobait hobeto ari ziren Arrasaterenak baina Granadaka ere bi kolpetan erraz sortu du arriskua.
Carlos Velak bere 100 partidak ospatzeko gol aldrebesa sartu du, arerioaren atezainaren aurka dezenteko kolpea hartuta baina 0-1ekoa berak jarri du. Gutxira, ordea, Granadako Pitiren zartako izugarri batekin berdinketa heldu da.
Realaren hirugarren golean Carlos Vela, Agirretxe eta Antoine Griezmann ikusi ditugu ilaran baloiarekin dantzan. Lehenak erdiratu, Agirretxek ez du ongi kontrolatu eta atzera geratu zaio baloia, atzetik agertu den Griezmannek zetorkion moduan eman dio baloiari eta bigarrena (1-2) eta atsedenaldia gutxira.
Bigarren zatian txuri-urdinen nagusitasuna nabarmenagoa izan da. Lehen minututik estu hartu dute talde andaluziarra. Izan da Bravorentzat ere sustorik baina pixkanaka baloiaren jabetza bere egin dute donostiarrek.
20. minutua iristear zela Carlos Velak bere bigarren gola egin du, hirugarrena Realarentzat eta partida erabakita utzi du.

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

69 fallecidos ya en Toledo por otro accidente en el AVE atribuido a un error humano

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

Pradales y EH Bildu rechazan los graves ataques y Zupiria habla de «grupos organizados vascos»
