
Athleticeko Piratak, Zazpaik bat, Herri Norte taldea, Pello, Harrapakari, Jarrillera eta Bittor Alkiza peñek bat egin dute Bilbon larunbatean presoen eskubideen alde osatuko den itsaso erraldoiarekin eta taldearen zaletuei ere tanta bilakatzeko deia egin diete.
Hala, larunbatean jokatuko den Athletic eta Almeriaren arteko partidan «giza ibaia» sortzeko asmoa adierazi dute, «giza eskubideak, gatazkaren konponketa eta bakearen aldeko itsasora joango den ibaia».
Deialdi zehatza ere egin diete Athleticeko zaletuei: partidaren bigarren zatiaren 20. eta 40. minutuetan estadioaren inguruetan banatuko diren presoen eskubideen aldeko ikurrak erakutsi ditzatela, eta bigarren zatiaren 20. minutuan, 17.20ean gutxi gora behera, banderola eserlekuan utzi, San Mamesetik atera eta La Casillara joango den «ibai zuri-gorria» osa dezatela.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da




