@iontelleria

#NiBanoa, debekuari erantzun dion lehen olatua sarean

Auzitegi Nazionalak Tantaz Tanta ekimenaren mobilizazioa debekatu duela jakin orduko lehen erantzun olatua Twitterren izan da, ehunka euskal herritarrek #NiBanoa hedatu baitute. Lakuako Gobernuari Ertzaintza ez bidaltzeko deia nagusitu da gero eta #EskerrikAskoVelasko nagusitu ondoren.

Joera nagusiak Euskal Herrian, maparen gainean.
Joera nagusiak Euskal Herrian, maparen gainean.

Hedabide espainiar batek aurreratu du Auzitegi Nazionalaren erabakia, Tantaz Tanta ekimenaren Bilboko mobilizazioa debekatzea erabaki duela, egiz Herrirak deitu omen duelako. Albistearen beraren xehetasunak jasotzerako Twitter ehunka herritarren bapateko erantzunaren bozgorailu bilakatu da #NiBanoa traolarekin.

Herritarrek debekuaren gainetik aldarrikapena kalera eramateko beharra hedatzeari ekin diote eta asko izan dira lehen momentutik berehalako erantzun hori deiadar bilakatu dutenak.

 

Horren adibide berehala bilakatu dela euskaraz txiokatu ohi dutenen artean traola erabiliena. Baina bere eragina gehiago ere hedatu da, horrenbeste erabiltzailek baliatzeak Espainiako Estatuko neurgailuetan ere joera nagusietara eraman baitute #NiBanoa traola (bost erabilienen artean). 

Debekuaren aurkako mezua eta Bilboko itsasoa osatzeko deialdiaren arrazoien aldarrikapena zutenak nagusitu dira.

Bigarren kolpean, #JaurlaritzaEzBidaliErtzaintza

Presoen eskubideen defentsan Bilbora joateko deialdia indartzen aritu denetako bat @AskeGunea kontua izan da, Donostiako Aske Gunearen berri hedatzeko sortu zen Twitter kontua, eta denboran desobedientzia zibilaren erreferente nagusietako bat bilakatu dena sarean.

Kontu horretatik bertatik, bereziki euskal erabiltzaileen artean eragin handia izan duen bigarren traola bat ere hedatu dute, Lakuako Gobernuari debekurik balitz Ertzaintza hori betearaztera ez bidaltzeko eskaria egiten zuena, #JaurlaritzaEzBidaliErtzaintza:

#EskerrikAskoVelasko

Josu Erkorekak ez du argitu lehen erreakzioan debekuaren aurrean zer egingo duen baina debekuak ez zuela «gehiengo sozialaren aldarrikapena» isilaraziko adierazi du.

Minutuz minutu garatuz joan da debekuaren inguruko mezuen joan-etorria sarean. 18.00ak aldean EAJk eta Sortuk elkarrekin agerraldia egingo zutela iragarri dute (beste hainbat alderdi eta sindikaturekin batera) eta berehala larunbaterako elkarrekin manifestazio berria deituko dutela zabaldu da.

Horiek ikusita hirugarren traola bat hasi da nagusitzen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileari «esker ona» adierazteko asmoz ere: #EskerrikAskoVelasko.

Hitz hauen inguruko jario orain: