
Goizane Pinedok eta Unai Ruizek aste honetan iragarri dute hiru hilabeteren ondoren ezkutuan egoteari utziko diotela eta gaur publikoki agertuko direla Gasteizen. Desobedientziaren alde 12.30ean egingo den martxan ez dira izango, baina bi gazte independentistak Arabako hiriburuan izango dira eta gazteei elkartasuna eta babesa adierazteko deia egin dute.
Martxa honen antolatzaileek adierazi dutenez, ez da lo zakurik ez mantarik beharko Gasteizen egingo den ekimenean parte hartzeko. Duela bi urte Ekaitz Samaniego atxilotu zutenean bezala, euskal herritarren sostengua adierazteko deia egin dute
Gazte independentisten aurka Auzitegi Nazionalean hasi zen epaiketara ez joatea erabaki zuten Pinedok eta Ruizek. Bideo batean azaldu zutenez, ezkutuan egon diren bitartean aurretik zehazturiko helburuak bete dituzte: injustizia agerian uztea eta atxiloketei aurre egingo dien herri harresia eraikitzen laguntzea. Horrekin batera nabarmendu zuten ezkutatzeko erabakia lagungarria izan dela Madrilen gazteen kontra egiten ari den epaiketak oihartzun zabalagoa izan dezan eta desobedientziaren aldeko ekimenak antolatzen ere lagundu duela.
Litekeena da Auzitegi Nazional espainoleko epaileen aurreikuspenetan egotea Irati Mujikarekin batera epaitzea Pinedo eta Ruiz, gazte independentisten aurkako auzitik eratorritako pieza bat eratuz.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones

