Naiz.info
Gaza

Israelgo Armadak bi palestinar hil ditu Gazan egindako erasoan

Israelgo Armadak airezko erasoa egin du gaur Gazan eta bi palestinar hil dira, Kamal Odwan erietxeko iturriek jakitera eman dutenez.

Bi gazteak zihoazen autoa erabat txikitu du Armadak. (Mohamed ABED/AFP)
Bi gazteak zihoazen autoa erabat txikitu du Armadak. (Mohamed ABED/AFP)

Israelgo Armadak bi palestinar hil ditu gaur Gazan. Hildakoak Ahmad al Zaanin, 21 urteko gaztea, eta bere lehengusu Mohamed al Zaanin, 23koa, dira.

Erasoa Beit Hanun herrian gertatu da eta biak zihoazen autoa airez eraso du Armadak.

Israelek kaleratutako oharraren arabera, zendutako bi gazteak «Israelen aurka suziriak botatzen dituen talde terroristako kide dira».