NAIZ.INFO
GASTEIZ

Berasaluzek eta Albisuk 19-22 irabazi diete Titin eta Merinori

Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan, emozioz betetakoa, Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 19-22 irabazi dute Titin eta David Merinoren aurka.

Ondo landutako garaipena eskuratu dute Logroñon Berasaluze II.ak eta Albisuk, boladaka egindako tanto askorekin eta emozioz betetako partidan.

Biharkoan, aldiz, Bilbon izango da partida, Aimar Olaizola eta Iban Zabalak osatutako bikoteak aurrez aurre izango baititu Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola.