NAIZ.INFO
BILBO

Aimar Olaizolak eta Zabalak erraz irabazi dute Irujo eta Barriola bikotearen kontra

Olaizola eta Zabala hasieratik nagusitu dira eta ligaxkako seigarren puntua lortu dute (22-10). Eguneko beste partidan, Aritz Lasak eta Pascualek 22-15 irabazi dute Retegi Bi eta Ceciliorren kontra.

Olaizola eta Irujo, partidaren une batean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Olaizola eta Irujo, partidaren une batean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak -Aretxabaletaren ordez jokatu du- txapelketako seigarren puntua lortu dute. Goizuetarra bikain aritu da aurrealdean eta Zabala ere oso ondo aritu da.

Irujok eta Barriolak aldiz, ez dute maila eman eta pilota larregi ggaldu dituzte. Aimarrek 11 tanto egin dituen bitartean Irujok hiru besterik ez ditu egin.