NAIZ.INFO
BILBO

Patxi Gundin aske geratuko da bihar, 7 urteren ondoren

Patxi Gundin preso santutxuarrak askatasuna berreskuratuko du bihar, zazpi urteren ondoren. 18/98 auzian zigortu zuten.

Patxi Gundin bihar aterako da Terueleko espetxetik, zazpi urte preso egin ostean.

Santutxuarra 18/98 makrosumarioan auzipetu zuten, Ekin atalean. Zigorra osorik bete ondoren geratuko da aske. Eguerdi aldera ateratzea espero dute.