Asteburu kaskarra ACB ligan jokatzen duten hiru euskal taldeentzat. Gipuzkoa Basketek larunbatean galdu zuen Cajasolen aurka (80-59) eta igande goizean Baskoniak eta Bilbao Basketek ere porrotak jaso dituzte.
Herbalife Kanaria Handiak 84 eta 81 gainditu du Laboral Kutxa bere kantxan Norgehiagoka orekatua, baina etxekoek une erabakigarrietan asmatu dute eta gasteiztarrek kale egin dute.
Hansbrough eta Newley izan dira Kanarietako taldearen jokalari onenak, eta Heurtel eta Nocioni Baskoniaren partetik. Gasteiztarrek bolada kaskarrean jarraitzen dute eta hirugarren neurketa jarraian galdu dute.
Bilbao Basketek berriz, beste porrot bat jaso du etxetik kanpora (88-72). Zaragoza jaun eta jabe izan da bere kantxan eta ondo baino hobeto baliatu dute bizkaitarren partida hasiera eskasa.

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde
